Partaidetzari buruzko hausnarketa Zubileta eskolan

Familien topaketa antolatu dute urriaren 15ean Getxoko Zubileta eskolan “Eta zuretzat, zer da Zubileta?” izenburupean. Familien partehartzea sustatzea da ekimen honen helburua eta eskola-komunitate osoari irekita dago. Goizeko 11etan hasiko da topaketa eta bazkari batekin amaituko da.

Hemen egitaraua:

·Zer da guraso elkartea?
·Ikastetxearen hezkuntza-proiektua. Parte hartzeko bide-orria.
·Nelida Zaitegiren hitzaldia: familien partaidetzaren garrantzia hezkuntza-komunitatean.
·Dinamika parte-hartzailea.
·Musikadun itxiera.
·Familien arteko bazkaria

Informazio gehiago: https://ampazubileta.wordpress.com/2016/10/05/dossier-familiekin-topaketa/

Compartir.