Lekeitioko eskolako patioa denona da!

Lekeitioko eskolak Elkartoki programan parte hartu du 16-17 ikasturtean zehar.¬† Patioaren inguruko hausnarketa egitea, patioko eta eskolako sasoian nolako joerak zeuden aztertzea eta egokiak ziren ala ez eta aldatu beharra ote zegoen hausnartzea zen hasierako asmoa. Urteak daramatzate horretan lanean hezkidetza proiektuaren eta “baloi gabeko eguna” bezalako egitasmoen bitartez. Hasierako hausnarketa horren ondoren interbentzia egitea erabakiko balitz zer egin eta nola aztertzea izango litzateke bigarren pausua.

Prozesu honetan zehar eskolaren inguruko eragile guztiek parte hartu dute: ikasleak, irakasleak, familiak, begiraleak eta Udala. Batzarrak eta galdetegiak egin dira guztien ikuspegia, nahiak eta eskaerak ezagutzeko.

Martxoaren erdialdean Ttipi Studiok proiektuan lan egingo zuen artista, Ismael Iglesias, aurkeztu zien. Berarekin lanean hasi ziren, LH5.mailako neska-mutilekin. Esperientzia aberatsa izan da, batez ere ikasleentzat, ilusio handiz lan egin dute.Egindako lanaren eragile zuzenak zirenez, zaintzeaz ere gehiago arduratu dira.

Maiatzean eta ekainean  gurasoak izan dira eraldaketa lanetan parte zuzena izan dutenak. Familiekin harremanak sendotu dira, lan giro polita izan dute. Senide batzuk asko inplikatu izan dira eta hurrengo ikasturteetan egiteko proposamen berriak egin dituzte.

Giro ederra sortu da patioaren inguruan, espazioari zein harremanei dagokienez.

Proiektuaren argazkiak: http://larrotegi.blogspot.com.es/p/blog-page.html

Elkartoki programari buruzko informazioa: http://elkartoki.com/

 

 

Compartir.