Mungiako Institutuak hainbat truke programatan parte hartzen du

Mungia BHI-k urteak daramatza ikaslegoak beste herrialde, errealitate eta kulturak ezagutzea sustatzen. Truke esperientzien bitartez hainbat helburu lortzen dituzte: beste errealitate batzuk ezagutzea, kulturen arteko errespetua, ikasleen autonomía, lagun taldea handitzea, eta nola ez ingelesa era praktikoan erabiltzeko aukera.

Lanbide heziketako ikasleak hasi ziren lehen truke programetan parte hartzen Europar Batasuneko Comenius proiektuarekin. Mungia BHIko Ikasleak Chipre, Italia, Hungría, Polonia eta Portugalera joan ziren, eta herrialde horietako ikasleek Mungiako ikastetxea bisitatu zuten. Azken ikasturteetan zenbait ikasleek praktika profesionalak hurrengo herrialdeetako ikastetxeetan egin dituzte: Malta, Polonia, Italia, Finlandia, Reino Unido eta Estonia.

2. DBHko ikasleek adin berdina duten Glacier High School-eko (en Kalispell, Montana, USA) ikasleekin idatzizko harremana dute, experientziak eta ohiturak azaltzen diote elkarri.

Orain dela urte batzuk, batxilergoko lehenengo mailako ikasleak Holandako (Zwolle eta Eindhoven) ikastetxeekin ikasle-trukean parte-hartu zuten. Ikasturte honetan 50 ikaslek parte hartu dute experientzia honetan, adin berdina duten Huygens Lyceum de Eindhoven (Netherlands) gazteekin bizitzen.

Beste helburu batzuen artean, nerabeak harrerako familiekin bizitzeko aukera azpimarratzen dute Mungiako institututik. Honi esker gazteek biziteko beste modu batzuk ezagutzeko aukera dute: ohiturak, familiaren antolakuntza, familia motak, janari ezberdinak eta ordutegi ezberdinak, etab.

Compartir.