Irakasleei zuzendutako sexu heziketari buruzko gida bat argitaratu du LABek

Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendutako gida hau LAB sindikaturaen Irakaskuntza arloak plazaratu du, Sexualitate askatzaileak iruten izeneko egitasmoa abiapuntu. Itxaso Torregrosa sexologo eta LABeko kideak egindako gida hasiera baino ez da izango, izan ere, sindikatuaren asmoa da derrigorrezko hezkuntzako ziklo guztietarako ildo honetako gidak eta materialak sortzen jarraitzea.

Osasunaren Mundu Erakundeak, Unescok edo Europako herrialde aurreratuenek gomendatzen dute sexu hezkuntza legez arautzea modu integralean eta behin eta berriz lantzea adin tarte guztietan. LABek ikusten du halakorik ez dela egiten hemen eta horregatik erabaki du modu propioan material hauek argitaratzea.

Kontsultatu gida hemen:

Sexu heziketari buruzko gida Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat-LAB

Compartir.