“Gure planeta, gure eskubideak” haurren eskubideak eta klima-aldaketaren inguruan materialak eta baliabideak biltzen dituen gida sortu du Unicef-ek:
Klima-aldaketaren aurka borrokatzea hezkuntza-helburua izan al daiteke? Guk baietz uste dugu: klima-aldaketa oraingo eta etorkizuneko belaunaldiek izango duten erronka nagusia da, izan ere, egunotan planeta osoan milaka haurren bizitzetan eragiten duen fenomenoa da. Gure ikasleei ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak eskeintzea, atzerazina den erantzukizuna da, haiek erronkari modu eraginkor batean aurre egin diezaioten.
Gidaliburuak, inspirazioa lortzeko ideiak hartzen ditu barne, klima-aldaketa haurren eskubideen ikuspuntutik heldu nahi duten ikastetxe eta irakasleentzat interesgarria izango delakoan. Hezkuntza maila desberdinak kontuan hartuta, gidaliburuak ikuspegi didaktiko bereiztuak eskeintzen ditu, adinaren araberako jarduerekin osatuta.