Ongi etorri eskolara!

Donostiako Udaleko Kultur Aniztasunaren Bulegoak “Ongi etorri eskolara!”egitasmoa jarri du martxan Donostiako bost ikastetxetan. Xedea eskola komunitatetik abiatuta, beste herrialde batzuetatik datozen familien inklusioan laguntzea da, eta eskolako eragile guztiak kultur aniztasunaren abantailez jabetzea.

Honakoak dira egitasmoaren zutabe nagusiak: eskolako guraso, irakasle eta ikasleentzako sentsibilizazioa beste jatorri batzuetako familiei laguntza eta harrera protokoloaren diseinua, eta familia horiek euskarara eta hemengo kulturara hurbiltzea.

Iturria: Donostiako Udala

Compartir.