Nire ikastetxea naturarekin bat

Nire ikastetxea naturarekin bat” lehiaketa Ataria Salburuako hezeguneen interpretazio zentruak antolatzen du, eta eskola alorrean ingurumenarekin lotutako proiektu bat landu, garatu eta erakustean datza.

Lehiaketan Gasteizko zenbait ikastetxetako ikasleek hartu dute parte, ikastetxean garatutako ingurumen alorreko proiektuak aurkeztuta. Lehiaketaren xedea hurrengoa izan da: Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan lankidetza erabiliz ikerketa prozesuak esperimentatzea, ikastetxearen ingurunean ingurumen, gizarte eta hezkuntza kalitateari lotutako alderdiak lantzeko.

2017ko lehen saria Odon de Apraiz ikastolak jaso du, Ingurumena Zaintzen proiektuari esker. Bigarren tokia Salburuko ikastetxeko Koadrila berdea proiektuak irabazi du.

Compartir.