Eskolaz eskola euskararen mapa aztertzen

Gasteizko guraso elkarte desberdinek euskararen alde egindako jarduerak gida batean bildu ditu Denon Eskolak. Ikastetxeetako euskararen egoera zein den eta euskara sustatzeko martxan jarri dituzten esperientziak aurkituko dituzue gida honetan. Guraso elkarteetako kideei egindako elkarrizketa txikiz osatuta dago.
Hurrengo ikastetxeetako guraso elkarteek parte hartu dute: Abendaño,  Aldaialde, Aranbizkarra, Arantzabela, Barrutia, Errekabarri, Ibaiondo, Ikasbidea (Arratzua-Ubarrundia), Koldo Mitxelena, Lakuabizkarra, Luis Dorao, Luis Elejalde, Mariturri, Miguel de Cervantes, Odon de Apraiz, Ramón Bajo, Salburua, San Ignacio, Umandi, Virgen de Oro (Zuia) eta Zabalgana
Compartir.