Bastidako eskola: integrazioa eta berrikuntza

First Lego League 10-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako nazioarteko erronka da. Proiektu honen helburua gazteen artean zientzia eta teknologia zaletasuna piztea da, inklusioaren eta talde lanaren balioak sustatuz.

Partehartzaileek erronka tematiko bat ebatzi behar dute hurrengo lan arloak landuz:

  • Proiektu zientifikoa: taldeek urteko erronkarekin zerikusia duen arazoa identifikatu, ikertu, irtenbide bat proposatu eta komunitatearekin partekatzen dute.
  • Robotaren jolasa: taldeek robot bat diseinatu, eraiki eta programatzen dute LEGO Mindstorm kita erabiliz. Robotak modu autonomoan misio batzuk osatu beharko ditu jokoan.
  • Balioak: Proiektu zientifikoa garatu eta robota sortzen duten bitartean FLL balioak lantzen dituzte: inklusioa, ezagutzea, koopertizioa, errespetua, taldean lan egitea.

Hurrengo bideoan Labastida eskolaren esperientzia ezagutu dezakezue:

Compartir.