Adoptatutako ikasleei eskola inklusiboan eman beharreko hezkuntza-erantzuna

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Adoptatutako ikasleei eskola inklusiboan eman beharreko hezkuntza-erantzuna gida argitaratu berri du. Dokumentu honen bitartez honako helburu hauek lortu nahi dira:

  • Adingabe horiek dituzten zirkunstantziak eta premiak ulertzea ahalbidetzen duten gakoak ematea.
  • Irakasle taldea kontzientziatzea eta sentsibilizatzea adoptatutako ikasleak aintzat hartzeko premiari buruz.
  • Hezkuntza-komunitateari tresna bat ematea ikasle horiek eduki ditzaketen premia orokorretara nahiz espezifikoetara egokitzeko hezkuntza-jardunbideak sustatzeko, eta, era horretan, arrakasta lortzea adoptatutako ikasle horien eskola-bizitza osoan.
  • Eskola-komunitatearen artean sinergiak sortzea elkarlanean arituz; lan horretan, familiak eta profesionalek indarrak eta jardunak elkartuko dituzte adingabe horien eskola-arrakasta sustatzeko.
Compartir.