Desfibriladorea ipini dute Basauriko Etxegari eskolan

Otsailaz geroztik desfibriladorea daukate Basauriko Etxegarai eskola publikoan.

2000 pertsona baino gutxiagoko ikastetxeak ez dauden arren derrigortuta honelako aparatuak izatera, ahal den lekuetan ipintzeko gomendioa egiten du. Hori dela eta, abantaila eta desabantailak aztertu ondoren, aparatu hau erosteko erabakia hartu du ikastetxeko IGE-ak.

Beharrezkoa izan da ere inplikatutako eragile guztiei prestakuntza eskaintzea. Aparatuaren enpresa hornitzailea eta Kiroleneko irakasle den Joan Alvarez-i esker, ikastetxeko pertsonal guztiak eta familien portzentaje altu batek prestakuntza jaso du aparatuaren erabilera eta pertsona bat ikastetxean konorterik gabe aurkitzekotan eman beharreko pausuei buruz.

Era berean, formakuntza hau aprobetxatu dute kontrako eztarrira joaten den kasuetan zer egin behar den gogoratzeko. Formakuntza teorikoaz gain praktikoa egin zen ere, argazkietan ikus daitekeen moduan.

Ekainera bitartean eta osasunarekin lotutako lanbideak dituzten familiei esker, lehen sorospenei buruzko prestakuntzak egingo dituzte, ikastetxean ahal bezain pertsona gehienek hauei buruzko ezagupena izan dezaten. Lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleen ere parte hartuko dute formakuntza hauetan.

Compartir.