Zientziari so

Arantza Rico eta Teresa Nuño Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlariek Zientziari so proiektua jarri dute martxan. Egitasmo honen helburua zientzia eta teknologiarekin lotutako gaiak eskoletara hurbiltzea da, horretarako, zientzia eta teknologian diharduten ikerlari gazteak eskolara eraman dituzte, gaztetxoek (11-13 urtekoek) mundu hau ikuspuntu hurbiletik ezagutu eta interesa eta irudimena pizteko helburuekin. Bide batez, gaztetxoen zientziekiko bokazioa areagotu eta ikasketa tekno-zientifikoak aukeratzeko orduan dauden genero eta gizarte oztopoak gutxitu nahi izan dute.

Hurrengo ikastetxeek hartu dute parte:

ARABA

  • Gasteizko Toki Eder (Gasteiz)
  • Arantzabela ikastetxea (Gasteiz)

BIZKAIA

  • Zaldupe ikastetxea (Ondarroa)
  • Inazio Zubizarreta eskola (Igorre)
  • Amorebieta Larrea eskola (Amorebieta)
  • Learreta Markina eskola (Berriz)
  • Traña-Matiena eskola (Abadiño)

 GIPUZKOA

  • Urdaneta ikastetxea (Ordizia)
  • Toki Alai ikastetxea (Irun)
  • Gainzuri ikastetxea (Urretxu)

Info+ http://www.zientziariso.org/

Compartir.