VII. Bilbao Ipara-Hegoa saria 2017

Bilbao Iparra-Hegoa sariak, Eskola Solidarioen modalitatean, Iparraren eta Hegoaren arteko zuloa gainditzeko eta garapenerako lankidetzaren bitartez edota gure gizartean beste herrialde eta/edo kultura batzuekin solidarioa izateari eta giza eskubideen defentsari buruzko kontzientzia sortzeko eta bidezko mundu solidarioa egiteko jarduera handiak zein txikiak egiten dituzten Bilboko ikastetxeak jendaurrean goraipatzen ditu.

Hautagaiak aurkezteko epea irekita dago, 2017ko urriaren 15a izango da azken eguna.

Sariaren helburuak hurrengoak dira:

  • Balioetan oinarritutako hezkuntzarekin, batik bat elkartasunaren, interkulturalitatean eta giza eskubideen defentsaren esparruan, konpromisoa duten ikastetxeen ekimena aintzat hartzea.
  • Hezkuntza arloko jarduera solidarioak garatzea eskoletan.
  • Umeek eta gazteek ezagutu dezatela biztanleriarik pobreenaren egoera eta har dezatela konpromisoa bidezkoagoa izango den gizartea eraikitzeko, nazioarte mailan nahiz udalerrikoan.
  • Parte hartzeko kultura solidarioa eta herritarren konpromisoa duena sendotzea eta zabaltzea.
  • Zentroari laguntza saritutako jardueraren mantenuan.

Deialdiaren helburuarekin lotutako jarduerak egin ohi dituzten ikastetxeek har dezakete parte, betiere jarduerok lehen hezkuntzako, derrigorrezko bigarren hezkuntzako edo batxilerreko eta/edo erdi-mailako heziketa-zikloko ikasleek eginak baldin badira. Epaimahaiaren iritziz irabazlea izango denak ohorezko aipamena, 3.000 euro eta esker on publikoa jasoko ditu saritutako ikastetxearen eta eskola-komunitatearen ibilbide eta konpromiso sozialagatik.

Info + Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saila, Tf: 944204203,  helbide elektronikoa: cooperacion@bilbao.net

Compartir.