Marabilli re argazki lehiaketa

Ondarroako Zaldupe eskolako guraso elkarteak argazki lehiaketa antolatu du Antxo2 taldearekin elkarlanean. Guraso elkarteak antolatzen duen 5. lehiaketa izango da, 2012an egin zuten lehena. Aurtengoa Marabilli Sormen Festibalaren baitan kokatzen da, horregatik “Bizitzi Marabilli re” gaia aukeratu dute. Jarduera honen bitartez umeen sormena eta jakin-mina pizteaz gain familiarteko aisialdia bultzatu nahi dute.

Lehiaketaz gain urriaren 20an argazkigintza tailer bat antolatu zuten, eskolako argazkigintza taldeko ikasleek lehen hezkuntzako lehengo, bigarren eta hirugarren mailako haurrei argazkigintzaren oinarriak azaldu zizkieten.

Lehiketaren kartela eta oinarriak

 

Compartir.