Joxe Mari Iparragirre Institutuak 50 urte bete ditu

50. urteurrena ospatzeko hainbat ekintza egin dituzte ikasturtean zehar Urretxuko institutuan: ikasleen eta irakasleen argazkiekin osatutako mural erraldoia, ikastetxearen historia biltzen duen liburuxka, ikasle ohiak diren Gurutz Linazasoro neurologoaren eta Javier Calzada pediatraren hitzaldia, Pedro Berriotxoa historiagile eta irakaslearen hitzaldia…

Lip dub bat ere sortu dute ikastetxeko ikasle, irakasle eta langileen artean:

Apirilean ekitaldi instituzionala egin zuten, non hezkuntza komunitateko eta herrietako autoritateak eta lehen eta oraingo eskola komunitateko kideek parte hartu zuten.

Compartir.