Frantziako Hezkunde Nazionalak antolatzen duen Hizkuntzen Astearen 2.edizioan Miarritzeko Reptou eskolako ikasleak Bretainako 50 ikaslerekin bildu ziren. Miarritzeko Reptou eskola bezala, Bretainako eskola bisitariak publikoak eta elebidunak dira. Topaketa honi esker kultura eta hizkuntza minorizatuak trukatzeko aukera izan dute haurrek.
Iturria: Euskal Irratiak