Haurren transexualitateari buruzko ikus-entzunezko ikasmateriala

“Zakila duten neskak. Bulba duten mutilak. Aniztasunaren adierazpen bat”, haurren transexualitatea haurrekin lantzeko berariazko lehendabiziko ikus-entzunezko ikasmateriala da.

8 minututako iraupena duen ikus-entzunezko honen helburua haurren transexualitatea aniztasunaren adierazpen bat gehiago bezala ulertzea da. Bertan euren identitatea onartua izan denez, bizitza zoriontsua bizi duten hainbat benetako haurren irudiak agertzen dira. Neska eta mutil hauen familiak Chrysallis Euskal Herria elkartekoak eta Fundación Daniela-koak dira.

Ikus-entzunezko material hau bereziki erabilgarria izan daiteke ikasgeletan transexualitatearen errealitatea lantzeko, baita familia artean ikusteko ere. Neskak eta mutilak. Identitatea eta gorputza fitxa didaktikoen osagarria da.

Compartir.