Eskolara oinez, bizikletaz edo gurpil-oholean

Mugikortasun osasuntsua helburu duen egitasmoa jarri du martxan Gasteizko Zabalgana eskola publikoak. Egitasmo honen helburua da ikasleak oinez, bizikletaz edo gurpil-oholean joatea eskolara. Hainbat erakunderekin aritu dira lankidetzan egitasmoa martxan jartzeko: CEA, Gasteizko Bizikleteroak, Osakidetza eta Auzoideen Elkartea.

Ibilbide seguruak finkatu dituzte, ikasleak banaka zein taldean eskolara oinez, bizikletaz edo gurpil-oholean joan daitezen.

Gainera, bizikleta eta gurpil-oholak aparkatzeko 23 leku atondu dituzte ikastetxearern sarreran, baita bizikletaren erabilera seguruan hezi ere ikasleak. Txaleko islatzaileak banatu dituzte, baita triptiko eta mapak ere ibilbide seguruekin.

Ekimen martxan jartzeko diagnostiko bat egin zuten ikasleen mugikortasun ohiturak ezagutzeko.

5.000 euroko aurrekontua izan du egitasmoak (2.800 euro IGEak ipini ditu eta 2.200 Eusko Jaurlaritzak).

Compartir.