Elkartoki 2017-2018an 3 eskola eta 3 artista/sortzaile (edo artista/sortzaileen talde) aukeratuko dira 2017-2018 ikasturteko lehenengo hiruhilabetean zehar elkarrekin lan egin dezaten. Euskal Autonomi Erkidegoko Lehen Hezkuntza zein Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzenduta dago. Ikasleek eskolako espaziokomunetan parte-hartze aktiboa izan dezaten proiektuak sustatu nahi dituzten ikastetxeak bilatzen dituzte. Aukeratutako ikastetxe bakoitzarentzako 1.000€-tako diru-laguntza jasoko du, tailer eta interbentzioetarako beharrezko material eta erremintetan gastatzeko.
Deialdia maiatzaren 8an ireki zen eta ekainaren 12ra arte irekita egongo da. Hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute ikastetxeek:
- Deialdiko eranskina
-
Hezkuntza proiektuaren deskribapena eta eskolan garatutako esperientzia berritzaileak edota sormena erreminta gisa erabiltzen dituztenak
- Deialdian parte-hartzeko motibazioa.
Info + http://elkartoki.com/2017/05/08/elkartoki-2017-2018-deialdia-zabalik/