Eskoletako patioak eraldatzen

Lekeitioko eskola eta Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastola Elkartoki programan parte hartzen ari dira ikasturte honetan.

ELKARTOKI  eskolako patioen markoan garatzeko programa da. Sorkuntza eta diseinu tailerren bitartez ikasleek eskolako patioaren espazioan eta erabileran eragiteko lanak, artefaktoak eta esku-hartzeak asmatu eta eraikitzen dituzte. Programak eskolako patioen espazioaren azterketa, honen gaineko hausnarketa eta azkenik, honen sorkuntza eta eraldaketa fisikoa proposatzen du, eskola-komunitatea eta bereziki ikasleak, diseinu eta sorkuntza prozesuaren zentruan kokatuz.

Eskolako patioak ikasketarako, jolaserako eta kalitatezko harremanak sustatzeko espazio gisa duen funtzioaz arduratuta, programak genero berdintasuna, elkarbizitza eta balio barneratzaileak lantzeko nahia duten prototipo eta sorkuntza artistikoak zein arkitektonikoak imaginatu eta eraikitzea bilatzen du.

Programa honen lehen edizioan J.B. Zabala ikastetxean eta Karmelo Ikastolan 2 hilabeteko proiektu pilotuak garatu ziren.

Info+ http://elkartoki.com/

Compartir.