Ander Duarte artistak Zuazo eskolako hormak eraldatu ditu

EHUko Pinturako master amaierako praktikak Barakaldoko Zuazo ikastetxean egin ditu Ander Duartek, eskolako hormak eraldatzeko proiektua egin du. Guraso elkartetik sortu zen ideia, orain dela bi urte auzolana antolatu zuten ikastetxeko hormak margotzeko, hurrengo urtean udalak margotu zituen atzeko aldeko zenbait horma. Hala ere, zerbait alaiagoa eta ikusgarriago nahi zuten ikasleentzako, eta EHUko Arte Ederren fakultatearekin harremanetan jartzea bururatu zitzaien.

Hiru mural sortu ditu Andre Duartek material eta estilo ezberdinak erabiliz. Haur hezkuntzan margoak, paperak, arkatzak… eta ikastetxearen maskota margoztu ditu. Patio handian irudi geometrikoak adierazi ditu eta frontoiaren kanpoko aldean ikastetxea utziko duten ikasleak tximeleta handi batekin irudikatu ditu.

Compartir.