Eskolan salbu: bakeari, indarkeriarik ezari eta tratu onari buruzko hezkuntza-baliabideak

2018/2019 ikasturterako jardueren eta baliabideen gida aurkezten dizugu, bakean eta indarkeriarik eza hezteko proposamenez eta ideiez beteta. “Eskolan salbu. Babes-inguruneetan ikasten” hezkuntza-materialak lagungarriak dira bake-hezkuntzaren, indarkeriarik ezaren eta tratu onaren bitartez ikastetxeetan biolentzia aztertzeko. Hezkuntzak, bereziki haurren eskubideen, balioen eta herritartasun globalaren ikuspegia duenean, gatazkak ulertzera ahalbidetzen digu: haien sorburua, eboluzioa eta ebazteko estrategiak.

Konpetentzia horiek garatzea funtsezkoa da XXI. mendean.

Elkartuko al zara?

Zenbat eta ikastetxe, irakasle, familia eta ikasle gehiagok haurren eskubideetan oinarritutako hezkuntza baten alde konpromisoa hartu, orduan eta aukera gehiago izango ditugu indarkeria-kulturari aurre egiteko. Horretarako, funtsezkoa da indarkeriarik ezaren kultura. Hezkuntza izan daiteke denok espero dugun biolentziaren aurkako txertoa!

DESKARGATU ORAIN HEZKUNTZA-MATERIALAK

Eman ezagutzera tratu onaren txertoa!

Ikasturte honetan eskola-mobilizazio bat proposatzen dizuegu. Hala, guztion artean landuko dugu bakearen eta tratu onaren txerto bat, azaroaren 20an, Haurren Egunean, gure ingurune osoa babesteko. EGIN ZURE TXERTOA!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Compartir.